2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzorde Delegatuak, 2025eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2026ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.
Ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, honako hau betetzeko: Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua, martxoaren 17ko Foru Legearen bidez aldatua; abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuak
Idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %68,00 (%31,00, Batasunaren kontura, eta %37,00, mendietako biltzarretan idazkari aritzeagatik). Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: merezimendu lehiaketa. Euskararen ezagutza: C1 (ahoz eta idatziz).
Batasunean buru den herria: Doneztebeko Udala. Jarduteko baldintzak: horretaz gain, Bidasoa-Berroaran Mendietako Biltzarrean eta Kokoriko Mendietako Biltzarrean ere idazkari kontu-hartzaile arituko da.
Izenen zerrenda
Saez de Jauregui Urdanoz, Elvira. Maila: A. Administrazio egoera: jardunean.
Donezteben, 2026eko otsailaren 18an.–Batasuneko burua, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2602563