2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULGOITI
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2025eko abenduaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2026ko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta argitaratu zen 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsi da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 56.800,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 27.200,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 132.917,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 76.310,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 5.000,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 149.700,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 457.927,00 euro
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 42.120,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 142.700,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 40,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 59.250,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 204.087,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 9.730,00 euro.
Gastuak, guztira: 457.927,00 euro.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Urraulgoitin, 2026ko otsailaren 17an.–Alkatea, M.ª Rosario Larrea Leoz.
Iragarkiaren kodea: L2602387