2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
S2 sektorea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena
Urdazubiko Udalak, 2025eko uztailaren 31n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zen Justo Arrechea Bidaurrek sustatutako hiribilduko S2 sektorea urbanizatzeko proiektua.
Espedientea jendaurrean jarri zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak xedatzen duenarekin, lege-testu beraren 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez, (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Urdazubiko udalak, 2026ko urtarrilaren 31n egindako bilkuran, behin betiko onartu zuen urbanizazio proiektua.
Urdazubin, 2026ko otsailaren 18an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.
Iragarkiaren kodea: L2603365