1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
250E/2026 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 6239E/2025 Ebazpena, 2026rako dirulaguntza deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena, langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak egiteko, horiek kontratatzeko konpromisoarekin. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 877864.
Zerbitzu honek proposatzen du Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 26ko 6239E/2025 Ebazpenaren 4.2.f) oinarria aldatzea. Ebazpen horren bidez, dirulaguntza deialdi bat onesten da, langabeentzako prestakuntza ekintzak egiteko, kontratatzeko konpromisoarekin.
Lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboei laguntzeko egiten da aldaketa hori.
Kontuan hartuta bereziki kontrataziora zuzendutako deialdia dela, ez dira kanpoan utzi nahi kolektibo zaurgarrienak eta laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan-mundu arruntera sartzeko berez aurkitzen dituzten oztopoak direla eta.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 26ko 6239E/2025 Ebazpenaren 4.2 f) oinarriaren testua.
Honako hau dioen tokian:
"f) Bazter geratuko dira enplegu sozial babestuko kontratuak eta NL-NEZek finantzatutako beste laguntza eta/edo dirulaguntza batzuei lotuta dauden guztiak."
Honela behar du:
"f) Bazter geratuko dira enplegu sozial babestuko kontratuak eta beste laguntza eta/edo dirulaguntza batzuei lotuta dauden guztiak, salbu eta enplegu-zentro bereziek era laneratze enpresek egindako kontratuak. Enplegu-zentro bereziek era laneratze enpresek egindako kontratuak ez dira bateragarriak diruz lagundutako prestakuntzarekin eta, beraz, baldintza hori betetzeko moduan formalizatu beharko dira."
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko otsailaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Esther Fernández Razquin.
Iragarkiaren kodea: F2602370