49. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2025eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar ziren iragarkiak argitara eman ziren Udalaren iragarki-taulan eta 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19an, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezkotzat jotzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten, argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean. Epe horretan, inork ez du espedientearen kontrako alegaziorik aurkeztu, eta ez da halakorik jaso, baina Udalak berak proposatu du aldaketaren bat egiteko hasiera batez onetsitako aurrekontuen agirian.

Horregatik guztiagatik, eta aplikatzekoa den araudiaren edukia ikusirik (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta harekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 276. artikuluak), argitara ematen da onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 576.286,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 718.637,40 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 14.040,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 371.749,96 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 363.650,94 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 31.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.075.346,30 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 679.081,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 50.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 84.550,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.049.977,04 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 105.492,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 106.264,26 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.075.346,30 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2602357