49. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Enizko, Martigarroko, Sargaizko, Ugarkaburuko, Berroetako eta Berastegiko larreetako herri-lurren enkantea

Uharte Arakilgo Udalak, 2026ko otsailaren 24ko bilkura arruntean, baldintza tekniko-administratiboen agiria onetsi zuen, Enizko, Martigarroko, Sargaizko, Ugarkaburuko, Berroetako eta Berastegiko larreetako herri-lurren enkanterako. 2026ko apirilean eginen da enkantea.

Plegu horiek interesdunen eskura daude Uharte Arakilgo Udalaren egoitza elektronikoan eta udal-bulegoetan, 10:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Eskabideak hamabost egun naturaleko epean aurkeztuko dira, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Argitara ematen da dagozkion ondorioak sor ditzan.

Uharte Arakilen, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2603044