49. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Herri-lurren aprobetxamendurako loteen enkantea

Honen bidez jakinarazten da erabaki hau hartu dela osoko bilkuraren 2026ko otsailaren 11ko erabaki baten bidez:

"Lehena.–Pitillasko herri-lurren zenbait loteren enkante publikorako baldintza-agiria onestea.

Bigarrena.–Enkanterako dei egitea: 2026ko martxoaren 18an izanen da, 13:00etan, Pitillasko Udalaren bilkura-aretoan. Ekitaldiaren iragarkia Pitillasko Udalaren iragarki-taulan jarriko da, baita Nafarroako kontratazio-atarian ere.

Hirugarrena.–Loteren bat eman gabe gelditzen bada enkantean, bigarren enkantea eginen da Pitillasko Udalaren bilkura-aretoan, lehen enkantea egin eta hurrengo seigarren egun baliodunaren 13:00etan, hasierako prezioa baino ehuneko hamar merkeago. Ekitaldiaren iragarkia Udalaren iragarki-taulan jarriko da.

Laugarrena.–Honako hauek izendatzea enkantean mahaikide izan daitezen: José Javier Ayerdi Azagra alkatea mahaiburu izanen da, eta Joaquín Olloqui Osés eta Ramón Sagardoy Anaut, berriz, mahaikideak. Edozein udalkide izaten ahalko da haien ordezko.

Bosgarrena.–Loteren bat eman gabe gelditzen bada bigarren enkantean, hirugarren enkantea eginen da Pitillasko Udalaren bilkura-aretoan, bigarren enkantea egin eta hurrengo seigarren egun baliodunaren 13:00etan, hasierako prezioa baino ehuneko hogei merkeago. Ekitaldiaren iragarkia Pitillasko Udalaren iragarki-taulan jarriko da".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Pitillasen, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, José Javier Ayerdi Azagra.

Iragarkiaren kodea: L2602353