2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORORBIAKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Ororbiako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko otsailaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Aurrekontua jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 271. artikulua.
Ororbian, 2026ko otsailaren 23an.–Kontzejuko burua, Jesús Gárriz Ezcurra.
Iragarkiaren kodea: L2602889