2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Odietako Udalak, 2026ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Dagokion iragarkia argitaratu zen 2026ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 26an, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten, 15 egun baliodunean. Epe horretan ez denez alegaziorik batere aurkeztu ezta jaso ere, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat hartzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.
Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuarekin bat, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 79.205,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 113.460,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 110.100,00 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 74.258,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 8.400,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Gastuak, guztira: 385.423,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 135.288,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 11.900,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 16.550,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 193.007,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak 1,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 28.677,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 385.423,00 euro.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Erripan (Odieta), 2026ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2603036