49. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Hiri-jarduketarako plan berezia Oderizko 24. poligonoko 8. eta 10. lurzatietan. Behin betiko onespena

2025eko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9an, Oderizko 24. poligonoko 8. eta 10. lurzatietako hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespenaren iragarkia. Miren Begoñe Abrisketa Atutxa andreak, Olartegotxia SLren izenean, sustatu du plan hori. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, Larraungo Udalbatzak behin betiko onetsi du hiri-jarduketarako plan berezia 2025eko abenduaren 18an egindako batzarrean. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mugiron (Larraun), 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2601408