2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
2026ko otsailaren 23an, Larragako alkateak ebazpena eman du Steven Alexander Leiper Ocariz zinegotziari eskuordetzeko 47 espedienteko ezkontza zibila egiteko eskumena.
Argitara ematen da, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan ezarritakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan ezarritakoarekin (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Larragan, 2026ko otsailaren 23an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2602906