49. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

2026rako tasak eta zerga-tasak

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea, besteak beste, Lapoblación-Meanoko Udalaren tasen eta zerga-tasen zerrenda 2026ko ekitaldirako.

Hasierako onespenaren erabakia 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta haien aurkako alegaziorik egin ez denez, argitaratu egiten dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.

Lehenbizikoa.–Onestea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak:

–Motak:

  • Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,25.
  • Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.
  • Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, jarraikiz balio-gehikuntzaren sortzealdiari. Hain zuzen, izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2ko udal indizea.

Tasei dagokienez, erabaki da bere horretan uztea 2025eko ekitaldikoak.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lapoblación-Meanon, 2026ko otsailaren 19an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2602755