49. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta ondokoetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, iraganik 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarraren espedientea jendaurrean izateko epea alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aipatu aurrekontua eta exekuzio oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren edukiaren arabera.

2025eko abenduaren 1ekoa da hasierako onespenaren erabakia, eta argitara eman zen 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an.

Horrenbestez, haren laburpena ematen da argitara, jarraikiz martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 128.561,95 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 9.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 7.333 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 242.187,86 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 8.955 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 36.113,53 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 7.500 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 439.651,34 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 152.251,26 euro.

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 113.684 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 129.693,5 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 43.955,25 euro.

Gastuak, guztira: 439.584,01 euro.

Iturmendin, 2026ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Iragarkiaren kodea: L2602817