2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Iturmendiko Udalaren 2026ko plantilla organikoa. Hori dena, betez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespena erabaki zen 2025eko abenduaren 1ean egin bilkuran (2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an).
Iturmendin, 2026ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %20. Arriskuko osagarria: %7. Mailako berariazko osagarria: %12. Beste osagarri batzuk: %10. Baldintza berariazkoa: B2 euskara maila.
Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Lanaldia: %100. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20. Euskararen ezagutza nahitaezkoa: EGA.
Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldi osoa. Lanaldiaren erdia Bakaikun. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %5,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: hutsik. Euskararen ezagutza nahitaezkoa: EGA.
Garbiketako enplegatua. Maila: D. Lanaldia: %50. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %20. Arriskuko osagarria: %10.
Izenen zerrenda
Funtzionarioak.
Administrari-ofiziala: Isabel Huarte Martija. Antzinatasun onartua: 2012ko otsailaren 28a. Egoera: jardunean.
Zerbitzu anitzetako enplegatua: Mikel Arenas Uriarte. Egoera: jardunean, 2025eko abenduaren 9tik.
Administrazio araubideko bitarteko langileak.
Idazkaria: Eunate Nicuesa Txakon. Antzinatasun onartua: 2006ko abuztuaren 31. Egoera: jardunean.
LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Garbiketako langilearen plaza hutsa betetzea, funtzionarioen araubidean.
Iragarkiaren kodea: L2602816