2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZA
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Iguzkitzako Udalak, 2025eko abenduaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa. Erabakia 2026ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2026ko plantilla organikoa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
2026KO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Administrazio-kontratudunak.
Lanpostuaren izena: idazkaria, Barbaringo, Lukingo eta Villamayor de Monjardingo udalekin batasunean. Lanaldi osoa. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Kontzejuen kudeaketagatiko osagarria: %25 (Iguzkitzako Udalean bakarrik) Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Noiz betetzekoa: merezimendu-lehiaketa. Egoera: hutsik.
Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: kontratazio zerrenda. Egoera: hutsik.
Izenen zerrenda.
Josune Gurucharri Apesteguia. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. Egoera: jardunean.
Vanesa Mayayo Pinto. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: kontratazio zerrenda. Egoera: jardunean.
Iguzkitzan, 2026ko otsailaren 18an.–Alkatea, Miguel Ábrego Bujanda.
Iragarkiaren kodea: L2602584