2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GULIAKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Guliako Kontzejuak, 2026ko otsailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Kontzejuaren 2026ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.
Gulian, 2026ko otsailaren 15ean.–Kontzejuko burua, Iñaki Peñas Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2602779