2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Garinoaingo Udalaren 2026ko aurrekontua hasiera batez onetsi zen 2026ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkura berezian.
Hasierako onespena argitaratu zen 2026ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ean, eta, ondoren, jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da Udalaren 2026ko aurrekontua, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere. Hori dena, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluarekin bat.
Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, 15 eguneko epean, behin betiko onetsi ondotik.
Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.
Behin betiko onespenaren aurka, interesdunek ondotik zehazten diren errekurtso hauek aurkezten ahalko dituzte, hautara, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204.2 artikuluan adierazitakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta artikulu horretako 3. puntuan ezarritako arrazoiengatik:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, 2 hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Garinoainen, 2026ko otsailaren 23an.–Lehenengo alkateordea, Asier Ormazabal Ezcurra.
2026ko aurrekontua
DIRU-SARRERAK:
KAPITULUA | IZENA | GUZTIRA |
1 | ZUZENEKO ZERGAK | 166.700,00 |
2 | ZEHARKAKO ZERGAK | 8.300,00 |
3 | TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK | 66.430,00 |
4 | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 477.102,00 |
5 | ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK | 40.940,00 |
6 | INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA | 130.000,00 |
7 | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK | 193.000,00 |
8 | FINANTZA-AKTIBOAK | 0,00 |
9 | FINANTZA-PASIBOAK | 197.000,00 |
Diru-sarrerak, guztira | 1.279.472,00 |
GASTUAK:
KAPITULUA | IZENA | GUZTIRA |
1 | LANGILERIA-GASTUAK | 167.700,00 |
2 | ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK | 318.566,21 |
3 | FINANTZA-GASTUAK | 10.500,00 |
4 | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 185.164,78 |
5 | KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA | 0,00 |
6 | INBERTSIO ERREALAK | 519.451,88 |
7 | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK | 595,09 |
8 | FINANTZA-AKTIBOAK | 0,00 |
9 | FINANTZA-PASIBOAK | 77.494,04 |
Gastuak, guztira | 1.279.472,00 |
Iragarkiaren kodea: L2602855