2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onarpena
2026ko otsailaren 12ko osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zitzaion Etxarri Aranazko Udalaren eta bere erakunde autonomoen 2026ko plantilla organikoari.
Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201.artikuluak xedatutakoari jarraituz, hasiera batean onartutako plantilla organikoa jendaurrean egongo da Idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, NAOn eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoren, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ahal izateko.
Erreklamazioak eginez gero, osoko bilkurak berariazko erabakia hartuko du erreklamazioei eta plantillaren behin betiko onespenari buruz. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Etxarri Aranatzen, 2026ko otsailaren 19ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2602781