2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURUTAINGO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Burutaingo Kontzejuak, 2025eko azaroaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko aurrekontu orokorra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea); hartara, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezakete, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu.
Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.
Burutainen, 2026ko otsailaren 18an.–Kontzejuko burua, Leyre San Martín Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2602565