2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BETELU
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da hogei egun balioduneko epean jendaurrean egonen dela, Beteluko udal bulegoetan, tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari berariaz uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugapea: Beteluko udal mugapea eta Gaintzako, Intzako eta Uztegiko kontzejuen mugapeak.
Betelun, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.
Iragarkiaren kodea: L2603051