49. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, dirulaguntzak emateko, Barañaingo ikastetxeen eskolaz kanpoko jardueretarako eta jarduera osagarrietarako, 2025/2026 ikasturterako (2026/02/23ko Tokiko Gobernu Batzarrean onartua). Laburpena

DDBN kodea: 889858.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/889858).

A) Onuradunak: Deialdi honetara aurkeztu ahal izanen dira baldintza hauek betetzen dituzten ikastetxeak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Hezkuntza Berezia eta Helduen Hezkuntza, ekimen publiko edo pribatukoak, Barañainen kokatuak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak legez aitortuak. Era berean, Euskaltegia ere aurkeztu ahal izanen da deialdi honetara.

B) Helburua: Barañaingo ikastetxeetako ikasleen eta familien prestakuntza integrala lortzen lagunduko duten proiektu eta jardueren garapena sustatzea, ekimen publiko edo pribatukoak izan, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak legez aitortutakoak. Horretarako, baliabide ekonomikoak emango zaizkie ikastetxeei.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: 20.000 euro.

E) Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun baliodun, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita (azken egun baliodunean, 23:59ak baino lehen, eta Barañaingo Udaletxeko Herritarrei Arreta emateko Bulegoan, azken egun baliodunean, 14:00ak baino lehen).

Barañainen, 2026ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2603145