2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Deialdia, dirulaguntzak emateko, Barañaingo ikastetxeetako guraso elkarteek jarduerak egiteko 2025-2026 ikasturtean (2026/02/23ko Tokiko Gobernu Batzarrak onetsia). Laburpena
DDBN kodea: 889814.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/889814).
A) Onuradunak: Deialdi honetara bildu ahal izango dira hezkuntza-arloan beren estatutuetan ezarritakoaren arabera jarduerak garatzen dituzten guraso elkarteak, baldin eta pertsona juridikoak badira, legez eratuak eta behar bezala inskribatuta badaude Nafarroako Gobernuko elkarteen erregistroan eta Barañaingo Elkarteen Udal Erregistroan.
B) Xedea: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak legez aitortutako ekimen publiko edo pribatuko Barañaingo ikastetxeetako ikasle eta familiei prestakuntza integrala ematen lagunduko dieten proiektu eta jardueren garapena sustatzea, eta horretarako baliabide ekonomikoak ematea ikastetxe horietako gurasoen elkarteei.
C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Oinarri Nazionalean eta udalaren webgunean.
D) Zenbatekoa: 10.000 euro.
E) Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun baliodun, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (azken egun baliodunean, 23:59 baino lehen, eta Barañaingo Udaletxeko Herritarrei Arreta emateko Bulegoan, azken egun baliodunean, 14:00ak baino lehen).
Barañainen, 2026ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2603135