49. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

2026rako tasak eta zerga-tasak

Arasko Udalak, 2025eko abenduaren 12an egin bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen 2026ko tasak eta zerga-tasak ezartzeko erabakia.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta, haien aurkako alegaziorik egin ez denez, argitaratzen dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.

Lehenbizikoa.–Onestea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak:

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,24.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, jarraikiz balio-gehikuntzaren sortzealdiari. Hain zuzen, izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4ko udal indizea.

Tasei dagokienez, erabaki da ekitaldi honetan bezala uztea:

–Hilerrian zerbitzua ematea: Arasko udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritako tasak (ordenantzaren aldaketa 2013ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an).

–Hirigintzako agiriak eta txostenak egiteko tasa: Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera, 2012ko ekainaren 29ko bilkuran onetsi baitzen behin betiko, eta 2012ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, ekainaren 30ean.

–Jarduera sailkatuen espedienteak izapidetzearekin loturiko txostenak egiteko tasa: txostenak egiten dituen enpresak aurkeztutako fakturaren arabera.

Arasen, 2026ko otsailaren 17an.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2602484