49. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTZUZAKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, urtarrilaren 19an, 2026ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin bat etorriz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hori dela eta, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua, aipatutako foru-legearen 272. artikuluari jarraikiz:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 32.301,50 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 800,00 euro.

Gastuak, guztira: 33.101,50 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.599,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 61.140,00 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki-erakundera: 1.800,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 70.539,00 euro.

Altzuzan, 2026ko otsailaren 20an.–Kontzejuko burua, Alejandro Aguirre González.

Iragarkiaren kodea: L2602828