1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
35/2026 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baitira aldaketen aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena, honako honetarako: "Alba Renova Sirius" soberakinak dituen autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa, 3.800 kW-koa, estalkian instalatua, eta hari lotutako eraldaketa- eta ebakuazio-azpiegiturak, Caparrosoko eta Alesbesko udal-mugarteetan. Espedientearen kodea: 5192-CE.
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 2/2023 Ebazpenaren bidez aurretiazko administrazio baimena eman zitzaion Solar Fotovoltaica Navarra SL enpresari, energia elektrikoa ekoizteko 3,8 MW-ko "Alba Renova Sirius" izeneko eguzki instalazio fotovoltaikoa eta hari lotutako eraldaketa- eta ebakuazio-azpiegiturak instalatzeko, Caparrosoko eta Alesbesko udal-mugarteetan.
Ebazpen hori ebazpen hauek kontuan harturik eman zen:
- 353E/2022 Ebazpena, urriaren 19koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen ukipenen txostena formulatu baitzen.
- 426E/2022 Ebazpena, abenduaren 20koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren zuzendariak emana, zeinaren bidez lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena eman baitzen.
Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 80E/2025 Ebazpenaren bidez, luzatu egin zen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 20ko 426E/2022 Ebazpenaren babespeko jarduerak gauzatzeko epea.
2026ko otsailaren 5ean, Albayalde Renova SL sozietateak, Valle de Odieta SCL enpresa ordezkatuz, beste dokumentu batzuk aurkeztu ditu "Alba Renova Sirius" instalazio fotovoltaikorako, zeina enpresak Caparrosoko 17. poligonoko 43. lursailean dituen nekazaritza-nabe batzuen estalkian instalatuta baitago.
Eskatzaileak adierazitakoari jarraikiz, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 2/2023 Ebazpenaren bidez baimendutako instalazioarekiko aldaketa nagusiak hauek dira:
–Eguzki instalazio fotovoltaikoak lehen energia elektrikoa ekoizten zuen eta orain soberakinak dituen autokontsumorako modalitatera igaro da.
–Titular berria Valle de Odieta SCL sozietatea da.
–Moduluen eta inbertsoreen kopurua, banaketa eta ezaugarriak aldatu dira, eta horretarako zenbait doikuntza egin dira instalazioaren potentzietan.
–I-DE Redes Eléctricos Inteligente SAUk eskatuta, ebakuazio linearen eroale motak eta aireko/lurpeko lineako euskarriak aldatu dira.
–Ebroko Konfederazio Hidrografikoak eskatuta, sakanetik igarotzeko zubiaren iparraldeko aldea erabiltzen da, hegoaldeko aldearen ordez.
Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, soberakinak dituen instalazio fotovoltaikoak ezaugarri eta elementu nagusi hauek ditu:
- 615 Wp-ko 7.410 modulu fotovoltaiko, 4.557,15 kWp-ko potentzia puntarekin. Moduluak 17º-ko inklinazioa duen estalki batean instalatuko dira, aluminiozko egituren gainean, hegoaldera begira eta 0º-ko azimut angeluan.
- GoodWe markako 17 inbertsore, horietako hamaika 225 kW-ko GW225KN-HT modelokoak (horietako hiru 200 kW-ra mugatuak eta beste bat 125 kW-ra), bost 250 kW-ko GW250KNHT modelokoak (240 kW-ra mugatuak), eta bat 320 kW-ko GW320KH-UT modelokoa (300 kW-ra mugatua). Guztira, 3.800 kW-ko potentzia nominala dute. Gogorarazten da, azaroaren 5eko 997/2025 Errege Dekretuaren 5. artikuluari jarraikiz, inbertsoreen fabrikatzaileak berak ezarri behar dituela inbertsoreen mugak, eta hark sinatutako dokumentu bat eduki behar dela muga hori ziurtatzeko. Horretan, inbertsorearen modeloa, fabrikatzailea eta esleitutako proiektua edo serie zenbakia adierazi behar dira.
- Transformazioko eta abonatuen neurketarako zentroa ("CTC M4"), 4.000 kVA-ko potentzia-transformadorearekin eta 800 V / 13,2 kV-ko transformazio-erlazioarekin.
- Lurpeko linea, 13,2 kV-koa, HEPRZ1 Al 12/20 kV 3x1x240 mm² Al motako eroaleak dituena, eta 520 metroko luzerakoa "CTC M4" zentroaren eta ebakitze zentro berri baten artean, hiru gelaxkarekin: bat aipatutako linea sartzeko, beste bat lehendik zegoen linea sartzeko eta beste bat irteerakoa, eroale mota berarekin, eta 8 metroko luzerakoa lehendik dagoen "Odieta" transformazio zentroraino.
- Aireko eta lurpeko ebakuazio linea mistoa, 13,2 kV-koa, "Odieta" transformazio zentroaren eta lehendik dagoen "Villafranca" transformazio azpiestazioaren artean lotzekoa. Lurpeko hodien bi zati eta HEPRZ1 Al 12/20KV 3x1x240 mm² Al motako eroaleak ditu, 1.646,54 eta 2.497,84 metroko luzerakoak hurrenez hurren, eta erdian aireko tarte bat du eraikitzen bidean, AP-15 autobidearen eta trenbide baten gainean, 243,71 metrokoa, 100-AL1/17-ST1A eroaleekin (4.388,09 metroko luzerakoa, guztira), Caparrosoko eta Alesbesko udal-mugarteetan.
1/2022 Foru Lege Dekretuak, apirilaren 13koak, bere 11. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoari jarraikiz, ez da jendaurrean jartzeko izapiderik egin beharrik instalazioaren baimen administratiboa lortzeko.
Bestalde, eskatzaileak zenbait dokumentu aurkeztu ditu egiaztatzeko gaitasun tekniko, ekonomiko eta legala dituela, bai eta sarera sartu eta konektatzeko baimenak ere, banaketa-sarearen kudeatzaileak emanak proiektatutako konexio-puntuan.
Horregatik guztiagatik, aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta Energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Azpiegitura Energetikoen Atalak proposatzen du aldaketetarako aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea "Alba Renova Sirius" instalazio fotovoltaikorako.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Valle de Odieta SCL enpresari aldaketen aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea, honako honetarako: "Alba Renova Sirius" soberakinak dituen autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa, 3.800 kW-ekoa, estalkian instalatua, eta hari lotutako eraldaketa- eta ebakuazio-azpiegiturak, Caparrosoko eta Alesbesko udal-mugarteetan. Horretarako, aurkeztutako proiektua onartuko da eta hogeita hamasei hilabeteko epea emanen zaio, eta 842/2002 Errege Dekretuak, abuztuaren 2koak, behe tentsiorako araudi elektroteknikoa onartzen duenak ezarritakoa bete beharko du.
2. Baimen hauek emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Proiektua gauzatu ondoren, eskatzaileak instalazioa Behe Tentsioko Instalazio Elektrikoen Erregistroan inskribatuko du, abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Ondoren, eskatzaileak instalazioa zerbitzuan jartzeko akta eskatu beharko du, bai eta Autokontsumoko Administrazio Erregistroan inskribatzeko ere. Horretarako, web-fitxa honetan eskuragarri dagoen formularioa aurkeztu beharko du Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/energia-elektrikoaren-autokontsumorako-instalazioen-tramitazioa-eta-erregistro-administratiboa.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
5. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzura eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
6. Ebazpen hau jakinaraztea Valle de Odieta SCLri, Solar Fotovoltaica Navarra SLri, Albayalde Renova SLri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Energía Inagotable de Keneo enpresari, Sustrai Erakuntza Fundazioari, Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan elkarteari, Landazuria-Ecologistas en Acción de la Ribera elkarteari, Vodafone Ono SAUri eta Nedgia Navarra SAri, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hartan espediente kodea adierazi beharko da.
7. Ebazpen hau Caparrosoko eta Alesbesko udalei, Trenbide Azpiegituren Administratzaileari (ADIF) eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko otsailaren 13an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren ordez (aintzat hartuta 7/2025 Foru Agindua, irailaren 3koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, eta 2025eko irailaren 19ko 187. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua),Garbiñe Basterra Olóriz.
Iragarkiaren kodea: F2602312