47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, hautaprobak eginez izangaien zerrenda bat eratzeko, garbiketako peoiaren lanpostuan (E maila) sortzen diren beharrak aldi baterako bete daitezen

Burlatako Udalak, Alkatetzaren 2026ko otsailaren 16ko 355 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, hautaprobak eginez izangaien zerrenda bat eratzeko, garbiketako peoiaren lanpostuan (E maila) sortzen diren beharrak aldi baterako bete daitezen.

Deialdiaren oinarriak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoan daude. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko, hogei egun naturaleko epea izanen da, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

https://sedeelectronica.burlada.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10647

Burlatan, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2602326