6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
HUERTA DE PERALTA SAT 413-NA
Eraldaketarako nekazaritza-sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea
Bat etorriz ezarrita dagoenarekin ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, aditzera ematen da bazkideek, 2026ko otsailaren 20ko ezohiko batzar orokor eta unibertsalean, aho batez erabaki zutela "Huerta de Peralta SAT 413-NA" erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea. Hortaz, aurrerantzean, "Huerta de Peralta, Sociedad Limitada" izenarekin jardungo du.
Eraldaketa aho batez onetsi da, bat etorriz administrazio-organoak 2026ko otsailaren 10ean idatzi eta sinatutako eraldaketa-proiektuarekin. Orobat, 2025eko irailaren 30ean itxitako balantzea aho batez onartu da eraldaketa-balantze gisa, eta onartu da, baita ere, sozietatearen estatutuen testu berria, zeina egokitu baitzaio sozietatearen forma berriari. Izan ere, aurrerantzean, "Huerta de Peralta, Sociedad Limitada" izenarekin jardungo du.
Bat etorriz ezarrita dagoenarekin 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluan, aditzera ematen da barne-eraldaketa bat dela, batzar unibertsal batean eta boto eskubidea duten bazkide guztiek aho batez onetsia. Hortaz, ez zen beharrezkoa izan eraldaketa proiektua eta legez eskatutako gainerako agiriak aldez aurretik argitaratzea edo gordailutzea. Halaber, eta arrazoi berberak direla medio, aditzera ematen da ez zela beharrezkoa izan iragarki bat argitaratzea eraldaketa proiektuari oharrak aurkezteko aukerari buruz (hori xedatuta dago 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 7. artikuluan).
Aipatutako errege lege-dekretuaren 10. artikuluan ezarrita dagoenaren ondorioetarako, aditzera ematen da sozietateko bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dutela hartutako erabakiaren testu osoa eta aurkeztutako balantzea eskuratzeko.
Azkoienen, 2026ko otsailaren 20an.–Zuzendaritza Batzordeko eta Administrazio Kontseiluko idazkaria, María Resano Moreno.
Iragarkiaren kodea: P2603047