2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARMENDIKO MANKOMUNITATEA
Lurrak okupatzeko baldintzen eta basoen babesari lotutako hitzarmena, Rafael Sur sektoreko El Quinto meategi-ustiategia handitzeko proiektuan, Magnesitas Navarras SAk sustaturik. Jendaurreko informazioa
Ollarmendiko Komunitateko Batzarrak, 2026ko otsailaren 6an, erabaki zuen hasiera batez onestea baldintza batzuk, Magnesitas Navarras SAri baimena eman dakion 287.693 m² herri-lur okupatzeko Legua Acotada mendian, Eugiko kontzejuaren administrazio eremuan, bere meategi-ustiategia handi dezan, zehazki, El Quinto meategia handitzeko proiektua gauza dezan Rafael Sur sektorean.
Era berean, erabaki zuen onestea enpresarekin sinatu behar den hitzarmena, helburu duena aipatu handitze proiektuarekin lotutako zenbait baso unada babestea.
Espedientea jendaurrean egonen da Eugiko Kontzejuaren bulegoan hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta, behar izatera, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik ez badago, behin betiko onetsitzat joko dira okupatzeko baimena, haren baldintzak eta lotutako hitzarmena.
Eugin, 2026ko otsailaren 9an.–Kontzejuko burua, Eduardo Rodriguez Garcia.
Iragarkiaren kodea: L2602269