2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, sustatzeko langabeak kontratatzea 2026. urtean. Laburpena
Onetsi zen Alkatetzaren 2026ko otsailaren 16ko 330/2026 Ebazpenaren bidez.
DDBN kodea: 887732.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/887732).
Lehena.–Onuradunak:
Oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzen onuradun izan daitezke Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Enplegu Agentzietan –Nafar Lansare– izena emanda dauden eta Zizur Nagusian erroldatuta dauden langabeak kontratatzen dituzten enpresak (gutxienez urtebeteko errolda-antzinatasunarekin), baldin eta deialdian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte.
Bigarrena.–Xedea:
2026an langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzaren helburua herriko langabeen kontratazio kopurua handitzea da, kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezarriz, enplegua sortzeko eta, ondorioz, Zizur Nagusiko garapen ekonomiko eta sozialean eragiteko.
Helburu hori lortzeko, lanaldi osoko eta lanaldi erdiko kontratazioetarako dirulaguntzak sustatzen dira, 6 hilabetetik gorako kontratu-iraupenekoak.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Dirulaguntzen deialdia, 2026an langabeen kontratazioa sustatzeko.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
5.000,00 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da. Deialdi honetan dirulaguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko azken eguna 2026ko azaroaren 1a izango da.
Eskabideak adierazitako epetik kanpo aurkezten badira, ez dira onartuko.
Zizur Nagusian, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2602437