47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa haur-eskolen onarpen eta matrikulazio prozeduran

Zizur Nagusiko alkateak 324/2026 Ebazpena eman du 2026ko otsailaren 13an. Hona hemen ebazpenaren testua:

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), "administrazioek haiekin harremana nahitaez bitarteko elektronikoz izan beharra ezarri ahal izanen dute zenbait prozeduratarako eta pertsona fisikoen multzo batzuentzat, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bestelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela".

Kontuan hartuta kasu hau aplikagarria dela Zizur Nagusiko Udalaren haur-eskolen onarpen eta matrikulazio prozesuan izena emateko izapidean, hartzaile den kolektiboak gaitasun tekniko nahikoa baitu baliabide elektronikoak izan eta erabiltzeko.

Ikusirik aldatu egin dela alkatearen martxoaren 27ko 459/2024 Ebazpenean ezarritako inskripzio-modu telematikoa. Izan ere, egun, onarpen-prozesuari dagokionez, eskabideen aurkezpen elektronikoa Nafarroako Gobernuaren EDUCA atariaren bidez egin behar da, eta, matrikulazio-prozesuari dagokionez, aldiz, Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Horiek horrela, hortaz,

EBAZTEN DUT:

1. Zizur Nagusiko Udalaren haur-eskolei dagokionez, onarpen-prozesuari lotutako eskabideak Nafarroako Gobernuaren EDUCA atariaren bidez aurkeztu behar dira, eta matrikulazio-prozesuari lotutakoak, aldiz, Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

2. Indarrik gabe uztea alkatearen martxoaren 27ko 459/2024 Ebazpena, hartan ezarritako inskripzio-modu telematikoa aldatu egin baita.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan.

Zizur Nagusian, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2602322