47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Birpartzelazio proiektua, AR-2 banaketa eremuko UO-3 eta SGV-2 antolaketa unitateetan. Behin betiko onespena

Udalak, 2026ko urtarrilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Ebaztea M.ª Jesús Barcos Armendárizek aurkeztutako alegazioak, talde prestatzailearen txostenean oinarriturik. Txosten hori, hain zuzen, sartuta dago birpartzelazio proiektuaren dokumentazioan, hau da, Udal Plan Orokorreko AR-2 (Biribilgunea) banaketa eremuko UO-3 (Barcos) eta SGV-2 (Iongraf) antolaketa unitateen birpartzelazio proiektuaren (Atarrabiako Udalak sustatua) dokumentazioan, eta erabaki honi erantsi zaio txostena, egindako alegazioak ezesteko oinarri gisa. Hori guztia, aipatu dokumentuan ezarritakoarekin bat.

Bigarrena.–Behin betiko onestea birpartzelazio proiektua, Udal Plan Orokorreko AR-2 (Biribilgunea) banaketa eremuko UO-3 (Barcos) eta SGV-2 (Iongraf) antolaketa unitateetan, Atarrabiako Udalak sustaturik. Haren dokumentazioa espedientean jasota dago eta, behar bezala eginbidetua, eranskinean agertzen da. Gainera, erabaki honen parte da.

Hirugarrena.–Testu bategina uztea Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan, jendaurrean egon dadin eta behar diren idazpenak egin daitezen.

Laugarrena.–Birpartzelazio proiektuaren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151.3 artikuluaren bukaeran xedatuarekin (Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea).

Bosgarrena.–Erabaki honen kontra, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, deusetan ukatu gabe bidezko irizten den beste edozein aurkeztea. Ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu harik eta paratutako berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo haren ustezko ezespena gertatu arte.

Atarrabian, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2602371