2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
UE-10 (1) exekuzio unitatearen birpartzelazioaren behin betiko likidazio kontua. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2026ko otsailaren 16ko 2026-0013 Ebazpenaren bidez, zeina alkateordeak eman baitzuen 2023ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (uztailaren 10ean) argitaratutako eskuordetzearen arabera, hasiera batez onetsi da UE-10 (1) exekuzio unitatearen birpartzelazioaren behin betiko likidazio kontua. Udalak sustatu zuen birpartzelazio hori.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 153.2 artikuluan 152. eta 74. artikuluekin loturik xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Untzuen, 2026ko otsailaren 17an.–Alkateordea, Iñaki Pérez de Ciriza Soteras.
Iragarkiaren kodea: L2602377