47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UBANIKO KONTZEJUA

Udal hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Ubaniko Kontzejuak, 2025eko urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ubaniko Kontzejuaren hilerria arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, udal hilerria arautzen duen udal ordenantza behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ubanin, 2026ko otsailaren 13an.–Kontzejuko burua, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2602260