47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UBANIKO KONTZEJUA

Ordenantza orokorra, herri-lurretako aprobetxamenduei buruzkoa. Hasierako onespena

Ubaniko Kontzejuak, 2025eko urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ubaniko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduei buruzko ordenantza orokorra.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, aurretik iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatu epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Ubanin, 2026ko otsailaren 13an.–Kontzejuko burua, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2602259