2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Torres del Rioko Udalak, 2024ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, onetsi zuen bere udal-mugarteko ondasun higiezinen balorazio txosten osoa berrikusteko izapideak abiaraztea, txostenaren proiektuaren idazketa enkargatzea eta Udalaren ordezkariak izendatzea Batzorde Mistoan.
Enkargatutako proiektua jasorik, Torres del Rioko Udalak, 2025eko abuztuaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen egindako proiektuaren edukia, eta erabaki zuen hura jendaurrean jartzea.
Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da, Torres del Rioko Udalaren bulegoetan eta egoitza elektronikoan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Torres del Rion, 2026ko otsailaren 12an.–Alkatea, Alfredo Agos Ginés.
Iragarkiaren kodea: L2602131