47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 199. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2026ko otsailaren 17ko 2026-0017 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea azterketa bat, Tebasen. Haren helburua da Tebasko 1. poligonoko 199. lurzatiaren itxitura aldatzea, eta Marc Buxó arkitekto teknikoak izenpetu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Tebas-Muru Artederretan, 2026ko otsailaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2602423