47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa, Eraikingintza Ordenantza Orokorraren 97. artikuluan 7. apartatua kentzeko. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2026ko otsailaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat: Sesmako Udal Planeko Eraikingintza Ordenantza Orokorraren 97. artikuluan 7. apartatua kentzea.

Espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu ahal daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 d). artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sesman, 2026ko otsailaren 17an.–Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2602408