47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Santsoleko Udalak, 2026ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko onespena ematea Santsoleko udal mugapeko balorazio txostena berrikusteko proiektuari.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Santsolen, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, M.ª Lourdes Garcia Olazabal.

Iragarkiaren kodea: L2602359