1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
12/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Eskola Jasangarrien Sarea sortzen duena eta Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan funts publikoekin sostengatutako ikastetxeak sare horretan sartzeko prozedura ezartzen duena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak honako hau ezartzen du 110. artikuluan: "Gure biodibertsitatea babesteko ingurumen jasangarritasunaren eta gizarte lankidetzaren kultura sustatzeko, hezkuntza administrazioek, beren inguruneko instituzio eta erakundeekin koordinatuta, ikastetxeen jasangarritasuna, natura-ingurunearekiko harremana eta klima-aldaketaren ondorioetara egokitzea bultzatuko dute".
Ildo beretik, Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza etapen antolamendua eta gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituzten arauek printzipio pedagogiko gisa hartzen dute arlo guztietatik zeharkakotasunez sustatu eta bultzatuko dela kontsumo arduratsurako eta garapen jasangarrirako hezkuntza.
Era berean, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legearen arabera, araua betetzea lotuta dago klimaren eta energia-trantsizioaren arloko hezkuntza proiektu espezializatu eta berritzaileak sustatzearekin, klima-aldaketaren eta energiaren arloko eskumena duten departamentuen eta dagozkion hezkuntza-instituzioen arteko elkarlanaren bidez.
Horrekin batera, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak eta Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak sustatutako Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzako Ekintza Planak (PEAS 2021-2025) ezartzen du, 3. ardatz operatiboaren barruan, jasangarritasuna integratuko dela hezkuntza sisteman eta prestakuntza sisteman.
Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Nafarroako Estrategiak ere (ENEAS 2030) ingurumen hezkuntzaren ikuspegi berrietara egokitutako esparru bat taxutzen du. Esparru-dokumentu horren helburua da Nafarroako Gobernuak Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzan bultzatu beharreko jarraibideak eta lan-ildoak ezartzea.
Bestalde, 2024ko apirilaren 19an, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren arteko lankidetzarako esparru-akordioa sinatu zen, Nafarroako Eskola Jasangarrien Sarea bultzatzeko. Akordio horren xedea da Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren artean beharrezkoak diren lankidetza eta koordinaziorako mekanismoak ezartzea, helburua izanik Nafarroako Gobernuan dauden baliabideak optimizatzea eta ingurumen hezkuntza eskola-jardunean txertatzen laguntzeko hezkuntza jarduerak bateratzea.
Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak eginiko txostena ikusirik, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Eskola Jasangarrien Sarea sortzea.
2. Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan funts publikoekin sostengatutako ikastetxeak sare horretan sartzeko prozedura ezartzea.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura eta Prestakuntza eta Kalitate Atalera, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzura.
5. Ebazpen honek eta haren eranskinek ez dute administrazio bidea amaitzen eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASKUNTZAN FUNTS PUBLIKOEKIN SOSTENGATUTAKO IKASTETXEAK NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ESKOLA JASANGARRIEN SAREAN SARTZEKO PROZEDURA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK
Lehena.–Xedea.
Oinarri hauen helburua da Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko eta itunduak Eskola Jasangarrien Sarean nola sartu arautzea.
Bigarrena.–Hartzaileak.
Deialdi honen xede dira honako irakaskuntza hauek ematen dituzten ikastetxe publikoak eta itunduak:
a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza.
b) Bigarren Hezkuntza (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ditu barne).
c) Lanbide Heziketa.
d) Araubide berezikoak (hizkuntzen, arte edo kirol irakaskuntzak ditu barne).
e) Hezkuntza berezia.
f) Helduen Hezkuntza.
Hirugarrena.–Proiektuek bete beharrekoak.
Sarean sartu nahi duten ikastetxeek eskaera bat aurkeztu behar dute, III. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa, landu nahi den jasangarritasun proiektuarekin batera.
Proiektuek kontuan hartu beharko dituzte jasangarritasunerako eta ingurumenerako hezkuntzaren arloan adituak diren erakundeek gomendatutako printzipio orokorrak, hala nola:
–Konpetentzien eta inklusioaren ikuspegian oinarrituta, ikastetxearen urteko programazio orokorrean eta programazio didaktikoetan txertatzea ingurumen hezkuntzaren edukiak (ikastetxeko edo inguruneko hondakinen, energiaren eta ur baliabideen kudeaketa, eskola-baratzeak eta abar).
–Bizimodu jasangarriak bultzatzen dituzten ohitura, jarrera eta balioak sortzea hezkuntza komunitatean.
–Ikasleek ingurumen arloko erabaki egokienak hartzeko duten gaitasuna handitzea. Hala, ingurumena hobetzeko prozesuak abiarazteko gai izanen dira, bai eskolan, bai herrian, geroago, lagungarriak izan daitezen problematika globalari erantzuteko.
–Ikastetxearen ingurune fisikoa hobetzea, ingurumenari lotutako neurriak hartuz.
–Egin beharreko ekintzen artean kontuan izatea ingurumen osasunari eta ikastetxeko arriskuen prebentzioari lotutako alderdiak.
Horrez gain, sarean sartzeko beharrezkoa da ikastetxeko Eskola Kontseiluaren onespena, eta II. eranskineko ereduaren araberako agiri batean jasoko da.
Laugarrena.–Eskaerak aurkeztea eta epeak.
Oro har, sarean sartzeko eskaerak ikasturte bakoitzaren hasieran aurkeztuko dira, urriaren 15a baino lehen. Sarean sartzeko, ikastetxeko Eskola Kontseiluaren onespena beharko da; II. eranskineko ereduaren araberako agiri batean jasoko da.
Eskaerak Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza eta Kalitate Atalera zuzenduko dira, eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez aurkeztuko: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa.
Bosgarrena.–Hautapen prozesua.
Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren eta Ingurumen eta Landa Garapeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren arteko akordioaren bosgarren oinarrian aurreikusten den batzorde mistoak, eskola eremuko ingurumen hezkuntzaren arlokoak, baliozkotu eginen du sarean parte hartzeko aurkeztutako proiektuen egokitasuna, Eskola Jasangarrien Sarearen Batzorde Teknikoak proposatu ondoren, eta erabakia jakinaraziko die ikastetxe interesdunei.
Seigarrena.–Laguntzak eta aintzatespena.
Batzorde teknikoak laguntza eta aholkua emanen die ikastetxeei proiektuak garatzeko.
Zazpigarrena.–Sareko kide izatearen indarraldia.
Sareko kide izateko epea lau urtekoa da, eta denbora hori iragan ondoren luzatzen ahalko da, beste proiektu bat aurkeztuta.
Zortzigarrena.–Proiektuaren argitalpena eta hedapena.
Hezkuntza Departamentuak hautatu diren proiektuak jendaurrean jartzen ahalko ditu, osorik edo haien zati bat. Egokitzat hartzen den beste bide batzuen bitartez ere zabaltzen ahalko dira, baita Interneten ere, baina horrelakoetan beti aipatu beharko da proiektuaren egileak nor diren. Kontuan hartu behar da irudi-eskubideen gainean beharrezkoak diren baimenak eduki beharko dituela.
Sarean sartzeko eskaerak oinarriak onartzea dakar berekin, bai eta edozein argitalpen egiteko behar diren eskubideak lagatzea ere.
II. eranskina.–Eskola Kontseiluaren onespena
IKASTETXEAREN DATUAK:
–Ikastetxearen izena: .........................................................................................................................
–Helbidea eta posta kodea: ...............................................................................................................
–Herria: .............................................................................................................................................
–Ikastetxeko zuzendaritzaren helbide elektronikoa: ................................................................................
–Ikastetxeko telefonoa: ..........................................................................................................................
ZUZENDARITZAREN DATUAK:
–Izen-deiturak: ..........................................................................................................................
–IFZa: .............................................................
–Helbide elektronikoa: ............................................................................................................................
Eskola Kontseiluko burua naizen aldetik, eskatzen dut Eskola Jasangarrien Sarean sartzea, Eskola Kontseiluak ............................................. (data) egin zuen bilkuran eskaera onetsi baitzuen.
.....................................................(e)n, 20...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.
(Ikastetxearen zigilua) | Sinadura |
III. eranskina.–Eskaera eredua
IKASTETXEAREN DATUAK:
–Ikastetxearen izena: .........................................................................................................................
–Herria: ..............................................................................................................................................
–Ikastetxeko zuzendaritzaren helbide elektronikoa: .............................................................................
–Ikastetxeko telefonoa: ..........................................................................................................................
PROIEKTUAREN DATUAK:
–Titulua:
–Abiapuntua, egoeraren azterketa:
–Testuingurua:
–Helburu orokorrak:
–Hurrengo ikasturteetan egin beharreko jarduketak:
–Proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazleak:
Iragarkiaren kodea: F2601455