2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen banakako ebaluazioaren araubidean, jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko. Laburpena 2025-2026 ikasturtea
DDBN kodea: 887559.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/887559).
Iruñeko Udalak, dirulaguntzen deialdia egin du jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko, 2025-2026 ikasturtean, banakako ebaluazioaren araubidean, jarraikiz Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an). Deialdiaren laburpena ematen da argitara. Haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.
Onetsi da Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkariaren Ebazpenaren bidez: REE, 1/2026, 2026ko otsailaren 12koa.
Iruñean, 2026ko otsailaren 17an.–Aitziber Campion Gamboa, Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorreko zinegotzi ordezkaria.
Iragarkiaren kodea: L2602388