2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 832. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren urtarrilaren 19ko 11/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 2. poligonoko 832. katastro-lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia. Plan horren helburua da bigarren solairuko lerrokadurak aldatzea, atzeko fatxadan 2 metroko hegala sortzeko, mendebaldeko mugatik 2 metro atzera eramanda, eta bigarren solairuko eraikigarritasuna handitzea (4,50 m2 eraiki).
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Aurrekoa, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan xedatuarekin.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Olaztin, 2026ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.
Iragarkiaren kodea: L2602254