47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, El Silo kalean. Hasierako onespena

Larragako Udalak hasiera batez onetsi du xehetasun-azterketa bat, Iñigo Vidarte Marcok eta Sara García Merinok sustatu dutena (El Silo kalea z.g., 1. poligonoa, 1483. lurzatia) eta ARQ-MIA-ARQ SLPk prestatu duena.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Larragan, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2602884