2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
Altxonbideen mugaketa kartografikoa. Jendaurrean jartzea
Aditzera ematen zaie interesdunei Girgillaoko altxonbideen mugaketa kartografikoa.
Lehena.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 28/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi zen hasiera ematea Girgillaoko altxonbideen mugaketa geografikoa egiteko espedienteari.
Bigarrena.–Hilabeteko epea egonen da alegazioak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan argitaratu ondoko hamabosgarren egunetik hasita; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 40. artikuluan ezarritakoarekin.
Hirugarrena.–Epe horretan, mugaketa kartografikoak ukitutakoek espedientea aztertzen ahalko dute, eta toki-erakundean alegatu beren eskubidearen alde komenigarri iruditzen zaien guztia (alegazioen oinarri diren agiriak ere aurkeztu beharko dituzte).
Etxarren Girgillaon, 2026ko otsailaren 18an.–Alkatea, Gonzalo Parreño Oroz.
Iragarkiaren kodea: L2602580