2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Altxonbideen mugaketa kartografikoa. Jendaurrean jartzea
Aditzera ematen zaie interesdunei Gesalazko altxonbideen mugaketa kartografikoa.
Lehena.–Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 741/2011 Ebazpenaren bidez, onetsi zen lurzatiak berrantolatzearen bidezko jarduketak egitea Girgillao eta Etxarren Girgillao aldeko nekazaritza azpiegituretan.
Bigarrena.–Hilabeteko epea egonen da alegazioak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan argitaratu ondoko hamabosgarren egunetik hasita; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 40. artikuluan ezarritakoarekin.
Hirugarrena.–Epe horretan, mugaketa kartografikoak ukitutakoek espedientea aztertzen ahalko dute, eta toki-erakundean alegatu beren eskubidearen alde komenigarri iruditzen zaien guztia (alegazioen oinarri diren agiriak ere aurkeztu beharko dituzte).
Gesalatzen, 2026ko otsailaren 18an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.
Iragarkiaren kodea: L2602621