47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 317. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2026ko urtarrilaren 29ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat katastroko 1. poligonoko 317. lurzatian, Cordovillan, Smurfit-Westrock Navarra SAk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2026ko otsailaren 18an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2602611