2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Aldaketa Udal Planean, I9. exekuzio-unitateari dagokionez. Hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 2026ko otsailaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1. Hasiera batez onestea I9. exekuzio-unitateari dagokionez Fontellasko Udal Planean egitekoa den aldaketa puntualaren testu bategina, Fontellasko Udalak sustatua. Horren xedea da exekuzio-unitate horretan bizitegi-erabilera ezartzea, jardueratarako egungo erabileraren ordez.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan, iragarki-taulan eta web-orrian ere argitaratzea.
Fontellasen, 2026ko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, María Erica Lasheras Munarriz.
Iragarkiaren kodea: L2602364