1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
14/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
Uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
Foru dekretu horren I. eranskinean jasotako eskola-mapa aldatu egin zen Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 45/2021 Foru Aginduaren bidez, martxoaren 31ko 21/2022 Foru Aginduaren bidez, otsailaren 13ko 8/2023 Foru Aginduaren bidez, martxoaren 11ko 25/2024 Foru Aginduaren bidez eta martxoaren 11ko 26/2025 Foru Aginduaren bidez.
Aipatutako foru dekretuak 2. artikuluan ezartzen du nolakoa izanen den ikastetxeak, lerroak eta hezkuntza-unitateak sortu, aldatu, bateratu, kendu, integratu eta atxikitzeko prozesua. Artikulu horren 1. apartatuak xedatzen duenez, foru dekretuaren eranskinean zehazten den ikastetxeen sarearen egitura edonola aldatzeko (ikastetxe berriak sortzea, ikastetxeen osaera aldatzea, ikastetxeak bateratzea, hainbat ikastetxe batean integratzea eta ikastetxeen eta hezkuntza-lerro eta -unitateen atxikipenak aldatzea), horri dagokion administrazio espedientea tramitatu beharko du Nafarroako Gobernu Hezkuntza Departamentuak.
Era berean, 2. apartatuan adierazten da ezen hezkuntza arloko eskumenak esleiturik dituen departamentuko kontseilariari ahalmena ematen zaiola honako hauek aurreikusten dituzten administrazio espedienteak tramitatu eta onesteko: ikastetxeen osaera aldatzea, ikastetxeak bateratzea, ikastetxeen, hezkuntza-lerroen eta -unitateen atxikipenak aldatzea edo antolaketaren beste edozein alderdi aldatzea. Aldiz, ez zaio ahalmena ematen ikastetxeak sortzeko edo kentzeko; izan ere, eskumen hori Nafarroako Gobernuari dagokio, bat etorriz Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 17. artikuluan xedatutakoarekin.
Estamentu batek baino gehiagok aldatzeko eskaerak aurkeztu ondoren, eta Hezkuntza Departamentuak ere, hezkuntzaren arloan eskumena duen organoa den aldetik, hala planteatu ondoren, departamentuak beharrezkotzat jo du arau horren eranskina berrikusi eta aldatzea, Nafarroako hezkuntza-sistemaren programazioa hobetzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu da kontsulta publikoa egin ondoren, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoa betez, partzialki haren eraginpean egon daitezkeen herritarren eta ordezkaritza duten erakundeen iritzia jasotzeko.
Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Eskola Kontseiluak nahitaezko txostena eman ondoren, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuta,
AGINTZEN DUT:
Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatzen duen uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina honela aldatzea:
1.–A/G eta B/D ereduetan, Arteaga, Gauza, Metauten, Ollobarren, Ollogoien eta Zufia, zeinak baitira Metautengo udalerrikoak, Lizarrako "Remontíval" HLHIP Lehen Hezkuntzako Eremukoak, Lizarrako "Tierra Estella" BHI Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Azpieremukoak eta Bigarren Hezkuntzako Eremukoak, Lizarrako barrutikoak eta Lizarra-San Adrián-Lodosa departamentukoak, aurrerantzean Antzingo "Lokiz" HLHIP Lehen Hezkuntzako Eremuan sartuta egonen dira, eta aipatutako azpieremu, eremu, barruti eta departamentu beretan.
2.–B/D ereduan, D eredua ezartzen da Azkoiengo "Ribera del Arga" BHIn; Tafalla-Azkoien-Martzilla departamentuan sortzen dira 9.2 barrutia (Azkoien), Azkoiengo "Ribera del Arga" BHI Bigarren Hezkuntzako Eremua eta Azkoiengo "Ribera del Arga" BHI Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Azpieremua, eta, horren barruan, Azkoiengo "Juan Bautista Irurzun" HLHIP Lehen Hezkuntzako Eremua, Azkoiengo udalerrian, Azkoienen.
3.–B/D ereduan, D eredua ezartzen da Faltzesko "Doña Álvara Álvarez" HLHIPn; Tafalla-Azkoien-Martzilla departamentuan sortzen dira 9.1 barrutia (Tafalla), Tafallako "Sancho III, el Mayor" BHI Bigarren Hezkuntzako Eremua eta Tafallako "Sancho III, el Mayor" BHI Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Azpieremua, eta, horren barruan, Faltzesko "Doña Álvara Álvarez" HLHIP Lehen Hezkuntzako Eremua, Faltzesko udalerrian, Faltzesen.
4.–A/G eta B/D ereduetan, Leotz, Oloritz, Orisoain eta Untzueko udalerriak eta dagozkien herri guztiak, zeinak baitira Tafallako "Marqués de la Real Defensa" HLHIP Lehen Hezkuntzako Eremukoak, Tafallako "Sancho III, el Mayor" BHI Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Azpieremukoak eta Bigarren Hezkuntzako Eremukoak, 9.1 barrutikoak (Tafalla) eta Tafalla-Azkoien-Martzilla departamentukoak, aurrerantzean Barasoaingo "Martín Azpilicueta" HLHIP Lehen Hezkuntzako Eremuan sartuta egonen dira, eta aipatutako azpieremu, eremu, barruti eta departamentu beretan.
5.–Honako atal hau gehitzea uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskinean jasotako eskola maparen bukaera aldean:
Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduan (zeinaren bidez garatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesua) onetsitako xedapenen ondorioetarako soilik, 8.1 barrutiko (Zangoza eta Irunberri) Batxilergoko Derrigorrezkoaren Ondoko Etapako ikasleen kasuan, kasuko bizitoki-udalerrietako ikastetxeetan B/D ereduko Batxilergoko irakaskuntzen prestakuntza-eskaintza badute baina ezin badituzte irakaskuntza horiek egin etapa horretan taldea eratzerik ez zegoelako, udalerri horiek B eta D ereduetan Irunberriko "Irunberri" IIP Bigarren Hezkuntzako Eremuari atxikita egonen dira, 8.2 barrutian (Irunberri).
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2026ko otsailaren 24an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2603001