47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko, susta dadin euskara erabiltzea establezimendu eta entitateen errotulazioan, irudi korporatiboan eta web orrian, 2026rako. Laburpena

DDBN kodea: 888493.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/888493).

Deialdi honen helburua da udalerriko establezimenduetan eta entitateetan euskararen erabilera sustatzea.

Horretarako Berriozarko Udalak dirulaguntzak emango ditu establezimenduen irudian eta eguneroko jardueran hain garrantzitsuak diren hiru arlo hauek euskaraz jartzeko 2026. urtean:

–Establezimenduetako errotuluak.

–Irudi korporatiboa.

–Webguneak.

Eta entitateena (elkarteak eta kirol klubak):

–Webguneak.

–2025ean egindako gastuak onartuko dira, eta gastuaren %90eraino lagunduko da diruz (oinarrietan elementu bakoitzerako irizpideak eta gehienekoak jasota).

Eskaerak aurkezteko epea: urte osoan zabalik Udaletxeko Erregistro Elektronikoan Egoitza elektronikoa-Berriozar:

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

1. eranskina: sinatutako eskabidea.

2. eranskina: erantzukizunpeko adierazpena.

3. eranskina: lortutako diru-laguntzen aitorpena.

Berritutako elementuaren argazkia.

Jatorrizko fakturak.

Web orrien kasuan, memoria bat.

Berriozarren, 2026ko otsailaren 19an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2602806