2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Deialdia, banakako dirulaguntzak emateko, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko (2026). Laburpena
DDBN kodea: 887642.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/887642).
Programaren helburua da ordezko garraiobide bat eskaintzea Arangurenen erroldaturik dauden eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei, taxi-zerbitzua erabiliz. Joan-etorriak eginen dira eskualdeko garraio publikoaren hiriarteko eremuaren barrenean; orobat, Burlatatik 30 kilometrora gehienez, joan-etorriak eginen dira eremu horretatik kanpo dauden zentro eta zerbitzu soziosanitarioetara eta gizarte eta hezkuntza zerbitzu eta zentroetara.
Eskabideak aurkezteko epea eta tokia: eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Epea bukatuko da 2026ko abenduaren 31n, eta ezin izanen da luzatu.
Dirulaguntzak emanen dira onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten eskabideak aurkeztu ahala, baldin eta aurrekontuan diru-izendapenik bada.
Eskaerak aurkeztuko dira Arangurengo Udaleko Erregistro Orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotzen diren gainerako erregistroetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Arangurengo Udalaren web-orrian.
Mutiloan, 2026ko otsailaren 17an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2602414