2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Banakako gizarte-laguntzen deialdia, taxi-bonua erabiliz garraiobide alternatibo bat eskaintzeko 2026an garraio kolektibora iristeko zailtasun larriak dituztenei. Laburpena
DDBN kodea: 887681.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/887681).
Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko otsailaren 13an hartutako erabakiaren bidez, 2026an zehar banakako laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartu dira, mugikortasun urritasun larria duten pertsonek egokitutako garraiobide alternatibo gisa taxi-bonua erabil dezaten. Eskabideak interesdunak edo zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabiliz ordezkaritza egiaztatzen duen pertsonak sinatutako eskabidearen bidez egin beharko dira, deialdiaren I. Eranskinean agertzen den ereduaren arabera. Eredu hori Antsoaingo Udaleko Herritarren Auzo Bulegoan eskuratu ahal izango da, 8:30etik 14:00etara, edo Antsoaingo Udalaren webgunean. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2026ko urriaren 10ean amaituko da.
Antsoainen, 2026-ko otsailaren 17an.–Alkate udalburua, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2602410